1.1.16

LEHENENGO KLASEA

Kurtso hasierara bueltatuz, IKT-ko lehenengo saioa irailaren 15ean izan zen. Bertan, ikasgaiaren nondik norakoa azaldu ziguten eta Word hobeto erabiltzen erakutsi zigun Daniel Losadak, alegia, aurkibide automatikoa jartzen, pie de pagina jartzen...
Honez gain, zotero erabiltzen ere irakatsi zigun.

2.12.15

PRAKTIKA GARAIAN EGINDAKO TAILERRA

Praktika garaian egindako tailerrari buruz hitz egingo dut. Lehenik eta behin, praktiketara joan aurretik, ideia hau geneukan: ingurumenaren kutsadurari eta birziklapenari buruzko bideo bat jartzea bakoitzari egokitu zitzaion klasean. Baina, eskoletara joan ginenean, konturatu ginen gai asko asko landuta zegoela eta ikasleek gogo handiagoarekin parte hartzeko, beste idea bat bururatu zitzaigun. 

Hori dela eta, tailerra guztiz aldatu genuen. Azkenean, irratiari buruz egin genuen. Nire taldeko bi pertsonen eskoletan, Talaia eskolan eta Cristóbal Gamón eskolan, irratia lantzen dute. Orduan, ikasleekin irratsaio bat egin eta irratiaren inguruan lan egin zuten. Aldiz, San Ignacio ikastetxean, hau da, nik praktikak egin ditudan eskolan, ez dute irratia lantzen, eta beraz, irratia lantzearen garrantziaz eztabaidatu genuen klasean. Ikasleen iritziak jaso nituen gai honi buruz eta ondoren, sortutako blogean argitaratu genituen. 

Aipatu dudan bezala, praktikan garatutako tailerra blog berri batean argitaratu dugu, bertan irratsaio osoa jarriz, iritziak... Bloga hemen ikusi dezakezue:


Tailerra gauzatzeko orduan, irakasleak hamar puntuko dekalogo bat aurkeztu zigun. Puntu horiek, gure tailerrak bete behar zituen. Blog berrian, hasierako ideia, irratsaioa eta eztabaidaz gain, dekalogoaren hamar puntuak nola bete diren ala ez azaldu dugu. 


1.12.15

TALDEKO ARGAZKI ELKARRIZKETA

Gure taldean eztabaidatu eta gero hauek dira hamar momentu teknologia erabiltzen ez ditugunak: 

1. Koadrilakin egotean: zerbait hartzen dugunean edo lagunekin hitz egitean.




2.Kirola egitean teknologiak alde batera uzten ditugu.





3. Familiarekin egotean.



4. Irakurketa: irakurtzen dugunean teknologiak alde batera uzten ditugu kontzentrazioa ez galtzeko.





5.Ikasketak: azterketa daukagunean kontzentrazioa ez galtzeko ez ditugu teknologiarik erabiltzen.



6. Bazkari berezietan







7. Hondartza



8. Bizikletarekin ibiltzean.



9. Momentu berezietan.



10. Festak.





30.11.15

ARGAZKI ELKARRIZKETA

 ARGAZKI- ELKARRIZKETA:

Teknologia erabiltzen ez dudan hamar momentu aipatuko ditut, argazkiak erabiliz.

1. Lagunekin egotean: Zerbait hartzera joaten garenean lagunekin ez ditugu teknologiak erabiltzen, nahiago dugulako gure gauzetaz hitz egitea mobilarekin ibiltzea baino. 




2. Kirola: Kirola egiten dugunean, aisialdi momentu bat denez, deskonektatzeko erabiltzen dugu eta hori dela eta, bai mobila, bai MP3-a... alde batera uzten ditugu.



3. Familia: Familiarekin bazkaria dugunean, elkarrizketa momentuetan teknologiak alde batera uzten ditugu eta familiarekin momentuak disfrutatzen ditugu. 



4. Irakurketa: Denbora librean irakurtzea gustatzen zaigu. Beraz, liburua ondo irakurtzeko ez ditugu teknologiak erabiltzen.



5. Ikasketak: Azterketa bat dugunean, eta ikasi behar dugunean, kontzentrazioa ez galtzeko mobila, telebista eta abar alde batera uzten ditugu.



6. Festak: lagunekin taberna batean gaudenean.



7. Momentu berezietan: Familiarekin bazkariak egiten ditugunean, familiarekin zerbait ospatzean, lagunekin egotean...




8.Hondartza: Bertara joaten garenean ez ditugu teknologiak erabiltzen.



9. Bizikletarekin ibiltzean: Teknologiak baztertu egiten ditugu momentu hauetan.




10. Instrumentuak jotzean: gitarra jotzea asko gustatzen zait. Hau jotzen dudanean, teknologia guztiak baztertzen ditut. 



20.11.15

Teknologia eta generoa ondorioak

TEKNOLOGIA ETA GENEROA. TALDEKO ONDORIOAK.


Taldeka eztabaidatu genituen bakoitzak zituen iritziak eta konturatu ginen gauza askotan ados geundela. Lehenik eta behin, teknologia eta generoa estu lotuta daudela esan behar dugu. Desberdintasun handiak daude teknologiaren barruan generoari dagokionez. Game boy atera zen eta izenak dioen bezala, mutilentzako jokoa esan nahi du. Horrela, ikusten dugu, neskak alde batera uzten dituela. Jarraian, nintendi makina atera zen eta kolore ezberdinak zeuden neskeentzako eta mutilentzako.

Gainera, betidanik normalagoa ikusi da mutilak makinekin jolasten ikustea, neskak baino. Azken finean ohikoagoa da neskak beraien artean jolasten ikustea, sokasaltora adibidez. Mutilak aldiz, Play Station, nintendo, PSP-arekin jolastea normalagoa ikusten da.

Bukatzeko, esan behar dugu alde batera utzi behar ditugula desberdintasun hauek, berdintasuna erabat bultzatuz. Denak berdinak gara, eta hori dela eta, ez dira ezberdintasun hauek egon behar.

Ondorio hauek, movenote erabiliz jaso ditugu, bideo bat eginez.

Hemen ikusi dezakezue: Ondorioak movenote

Jarraian, cmap-tools erabiliz, ateratako ondorioak mapa kontzeptual batean jaso ditugu.




19.11.15

KLASE TEORIKOA, URRIAK 6

URRIAREN 6A, KLASE TEORIKOA


Urriaren 6an IKT-ko klase teorikoa izan genuen. Lehenik eta behin, "zelatatu" eta "zelatatzaileei" buruz hitz egin genuen. Hau hobeto bideratzeko, Aingeruk, M. Foucaultek panoptiko eta internetarekin egindako analogia bat azaldu zigun. Presoak badakite zelatatuak izan daitezkeela edozein uneetan, baina ez dute inoiz jakingo zehazki noiz diren zelatatuak kartzela edo panoptiko horietan.

Jarraian, bideo bat ikusi genuen, ¿Por qué me vigilas si no soy nadie?. Bideo honetan, Marta Peiranok izeneko emakume bat, egunero zenbat informazio sortu dezakegun eta zein inkonszienteki erabiltzen dugun ulertarazi zigun. Hau da, egunero erabiltzen ditugun mugikorrak, txartelak... guri buruzko informazioa ematen die zelatatzaileei. Hau sahiestu dezakegu hainbat neurri jarriz, hala nola, pribatuan mantendu zenbait aplikazioa, whatsapp-eko ordua ezkutatzen...

Jarraian taldeka jarri eta hainbat galderari erantzun genien eta taula bat osatu genuen. Hauek ziren galderak: Zeintzuk dira zelatatzaileak? Zergatik sentitzen gara zalatatuak? Nola egin dezakegu horrekiko erresistentzia?



NORK?
NOLA?
ERRESISTENTZIA
Egela
Nabigazioaren kontrola
Pertsona batek besteei pasatzea irakurgaia; Beti irekia edukitzea…
Gps mugikorra
Posizionamenduaren kontrola
Kentzea
Google
Datu personal guztiak
Asmatzea
Banketxeak/kreditu txartelak
Datuen kontrola
Ahalik eta gutxien
Facebook
Datuak, noiz konektatu
Argazkiak ez etiketatu
Whatsapp
Konexioen azterketa
Tik bikoitza kendu/ ordua kendu/ Perfileko informazioa kontaktu batzuei bakarrik erakustea…
Zerbitzuetako kamerak
Gure mugimenduak
Webcam (drone)
Sartu daitezkeelako
Pegatina jarri kamara tapatzeko
Konpainia telefonikoak
Lokalizazioa, erabilerak…
 “Modo avión”

Ondoren, beste bideo bat ikusi genuen : "Las redes y los datos: una perspectiva crítica" izenekoa. Bideo honetan, sare sozialeei buruz hitz egiten da, eta hauetan pribatutasunak duen garrantziaz. Hala ere, hau lortzea ez da erraza eta hori dela eta, bideoan gomendatzen da edozein gauza jarri aurretik, honetaz pentsatzea. 

Jarraian, Facebook, Twitter eta Wikipediari buruz hitz egiten da. Lehenengoak, informazioa transmititzeko balio du, informazio hori mugatua dagoelarik. Twitterri dagokionez, interakzioak edukiarengatik dira garrantzitsuak, baina eduki hau mugatua da. Izan ere, "Tweet" bat idazten dugunean, ezin dugu nahi adina idatzi muga bat dagoelako. Azkenik, wikipediak software libreagoa da, edozein idatzi dezakeelako informazioa. 

Egia da, banekiela pribatutasunak zuen garrantziaz. Baina inoiz ez naiz gelditu pentsatsera zenbaterainoko garrantzia duen. Betidanik esan didate kontuz ibiltzeko sarean jartzen dudan informazioarekin, eta bideo hau ikusi eta gero, kontuz ibiliko naiz jartzen dudan informazioarekin.

Hau guztia jakinda,irakasle bazala ikasleei azalpen bat emango nien gai honi buruz. Gero eta arriskutsuagoa da gai hau eta hori dela eta, gure ikasleek ohartuak egon behar dira honetaz, haien pribatutasuna babesteko.